Langues > FR / EU / GAS
Logo
cheminement 1

Cheminement

Cheminement proiektuak egunero ikusten ditugun tokiak beste manera batez deskubritzerat eramaiten gaitu, ibilaldiaren erritmoari esker. Etapa artistiko eta botanikoak marraztuak dira usaian zeharkatzen diren lekuetan inguratzen gaituzten elementuak konzientzia osoz ohartzeko.

Yoann Scheidt musikari eta paisaia antolatzaileari galdegin diogu bost ibilbideen egitea bost urtez. Ibilaldi horiei esker Bastidak bere lurraldearekin, historiarekin eta gaurko problematikekin duen harremana galdezkatzeko xedea dugu.
Ibilbide bakotxa estreinatua da egun berezi batez nun ibiladia zentzu guziekin deskubritzen ahal den. Estreina egun horietan audiogidak grabatuak dira bakotxak gero ibilaldia bakarrik egiteko.

Bi ibilaldi marraztuak izan dira jadanik.

- Hegia
Ibilbideen lehen atala da. 2015eko martxoaren 21an estreinatua izan da. Ibilbideak herriko periferia zentro historikoari lotzen du. Ibilaldi prestatzeko Yoann Scheidt Jocelyn Bonnerave-taz (idazle eta antropologa) eta Catie Lépagnole-taz (etnobotanista) inguratu da. Hegia audiogida Izi.travel-en teleskargatzen ahal duzue eta zuen etxetik entzuten ahal duzue eta ibilaldia zuen erritmoan egiten ahal duzue emeia baldin baduzue ! 


- Aturri
Bigarren atalarentzat, Yoann Scheidt Samuel Bourille pianojoleaz eta Catie Lépagnole etnobotanistaz inguratu da. Herria, Arana erreka eta Aturri ibaiaren arteko harremanetan eta loturan lan egin dute. Ibilaldia 2017ko martxoaren 20an estreinatua izan da. Aturri audiogida Izi.travel-en teleskargatzen ahal duzue eta zuen etxetik entzuten ahal duzue eta ibilaldia zuen erritmoan egiten ahal duzue emeia baldin baduzue !



Retour aux créations