Langues > FR / EU / GAS
Logo
hospitalite17 vidy 8 pierrenydegger laurecellier

Hospitalités

« Gure mundua ulergarria da nola egina izan den xerkatzen badugu »
Jean-Pierre Vernant


« Ulertu behar dugu "elgarrekin bizitzen" ahal dugun mundua ez dela abiapundu bat bainan helburu bat, zaintzeko arau bat berdin. » 
Barbara Cassin

Kristof Hiriart-ek Massimo Furlan gomitatu du egonaldi baten egiterat Bastidarat 2015ean. Herritar anitz ezagutu ditu : erretretan den xerriki egilea, bakantza herrixkaren jabeak, ofizialeak, oraingo eta lehengo auzapezak. Galdegin die herriaren historia, haien bizia, eta geroa aipatzea. Elkarrizketak partekatu ditu, herrian ibili da herritarren eguneroko bizia ulertzen entsegatuz. Ezagutza horietatik Hospitalités asmatua izan da, herriarekin egiten den performantzia eta antzerki proiektua. Pieza, azken finean, gizarte baten potreta da, bere beldurrena eta desirena. Gaurko ostatatzea aipatzen duen pieza da : Zer da norbait harreratzea ? Nork du aterbea galdegiten ? Zer eskaintzen ahal dakot ? Zer ekartzen daut ? Nola aldatzen nau ? Nola aldatzen dut ?

DISTRIBUZIOA

Zuzendaritza Massimo Furlan
Lankidetza artistikoa, ahots eta gorputzen prestaketa Kristof Hiriart
Dramaturgia Claire de Ribaupierre
Teknika zuzendaritza eta argia Antoine Friderici
Soinua Patrick Fischer
Bideoa Jérémie Cuvillier
Jantziak Séverine Besson
Makillaja Julie Monot
Gabriel Auzi, Francis Dagorret, Léopold Darritchon, Véronique Darritchon, Beñat EtcheverryMarie-Joëlle Haramboure, Anaïs Le Calvez, Kattina Urruty eta Thérèse Urruty-rekin.



Retour aux créations