Langues > FR / EU / GAS
Logo

BASTIDA

HERRIAREN SORTZEA

XIII. mende hastapenean, Nafarroa erresuma independentea da Pirineoen bi aldetan. Nafartarrek idekidura bat xerkatzen dute iparrari buruz « Aran » errekatik, Aturri ibaiera eta Atlantiko ozeanorat. Luis I. Philippe Le Bel-en seme zaharrenak (eta berantago Louis X Le Hutin izanen dena) « Bastida de Clarenza »-ren sortzea erabakitzen du portua segurtatzeko. Lurrak ondoko herriari (Aiherrari) erosiak dira eta araudia Vincennes-en idatzia da 1312an.
Zerga abantailei esker lehen biztanleak heldu dira : %30a euskalduna da eta %70a gaskoina. Beraz hastapenetik Bastida xarnegu lurraldea da (kultur nahasien eremua). XVII. mendearen hasieran, Espainiatik eta Portugaletik jin judu kolonia handi bat (70 eta 80 arteko familia) herrian instalatzen da. Bi mende egonen dira. Biztanleak itze, ile, bonet industriaz eta laborantxaz bizi dira.

HIRIAREN ERAIKUNTZAREN PLANOA

Bastidaren planoa berezia da. Erreka ondotik Portutik abiatuz, karrika nagusiak gain lerroa segitzen du, patarraren erditsutan zabaltzen da plaza bilakatzeko ; plaza laukia da, arkuz inguratua da. Karrikak goiti segitzen du elizara buruz.
Etxeak bata bestearen kontra eraikiak dira, espazioa irabazten da. Sei metrako largotasuna dute loteek. Harria eta zura nagusi dira etxe aintzinetan jabearen aberastasunaren arabera eta eraikitze aroaren arabera. Gibelean, etxe gehienek baratze ttipi bat badute, « casalot » deitua dena.

BASTIDA GAUR EGUN

Baserri aldean kokatua den herri bizia da, tokiko enpreseri, komertzioari eta turismoaren harrerari idekia da. Gizarte sare aberatsa du herritarrak biltzen dituzten elkarte anitzer esker.

Gaur egun 1000 biztanle baino gehiago badira Bastidan. Bere ondare bereziari esker bi labela lortu ditu herriak : « Frantziako herri ederrenetariko bat » eta « Akitanikao Bastida ». Gaur hirugarren label baten bila goaz : Elkarretaratze kultur zentroena.

LEKU INTERESGARRIAK

Trinketa

Zurerietan oinarritzen den ikerketa lan batek trinketaren eraikuntza 1512an kokatzea ahaltu gaitu. Oraindik aktibitatean den munduko trinketa zaharrena da.

Justizia, polizia eta komertzio funtzio handiak zituzten familia nobleen presentziari  lotzen da trinketaren eraikuntza.
Izen desberdinak ukan ditu : esku jokoaren etxea, trinketa, Gartxotenea, Hapette trinketa, Gartxot.
Guti aldatua izan da.
Atabalen azpian eta salaren bi aldetan atxemaiten ditugun harrizko lauzak garaikoak dira.

Gaur, pilotan aritzen da (esku huska eta pala-antxan nagusiki) eta eskuko jokoan. Beste hiru « pilota joko»  sala aktibitatean dira oraino Frantzian : Paue, Fontainebleau eta Parise (1908an eraikia). Jokoa hats berri hartzen ari da. Bastidako trinketak amatore anitz interesatzen ditu (tokikoak eta nazioartekoak) ongi atxikia izan baita eta garai zaharretan anitz atxemaiten zen sala mota errepresentatzen duelako.

Arkuen plaza

Bastida bat merkatua herriaren bihotzean ezartzen duen aglomerazio planoa da. Bastida bakotxaren zentroan plaza bada. Badirudi sortzaileek lehentasuna plazaren eraikuntzari eman diotela, gero gizartean ukanen zuen komertzio funtzioarentzat. Plazak administrazio, komertzio eta pesta errolak ditu. Plaza libro utzia da merkataritzentzat eta komertzio eta pasaia ahaltzen dituzten arkuz inguratua da. Gaur egun, Bastidako plaza herriaren bihotza da beti, elkarretaratze eta trukaketen lekua, bidegurutze bat.

Eliza

Latsagia herriko etxearena da, eraikitze data ez da zehaztua. Herriko eiheraren ondoan kokatzen da, herri barneko xuriketarientzat zen. Emazteek beharrez abian ziren latsagirat bainan pentsa dezakegu haien elkarrizketek, xurxulatzen zituzten hitzek zerbait poetiko sortu dutela. Gizarte funtzio garrantzitsua bazuen garaian.

Le cimetière israélite

Fuyant l’inquisition d’Espagne et du Portugal, une communauté de juifs s’est réfugiée à Bayonne au début du XVIIème siècle, bénéficiant de la protection du Duc de Gramont. De cette communauté mère, certaines sont venues s’installer à La Bastide Clairence. Leur présence est attestée pendant près de deux cents ans. La communauté, bien intégrée, bénéficiait d’une synagogue et de son propre cimetière. On y a recensé 62 tombes, dont la plus ancienne daterait de 1610.

Latsagia

Latsagia herriko etxearena da, eraikitze data ez da zehaztua. Herriko eiheraren ondoan kokatzen da, herri barneko xuriketarientzat zen. Emazteek beharrez abian ziren latsagirat bainan pentsa dezakegu haien elkarrizketek, xurxulatzen zituzten hitzek zerbait poetiko sortu dutela. Gizarte funtzio garrantzitsua bazuen garaian.

Clarença-ko kapera

Aspaldiko sineste batek herriko iturri bati larru eta begi eritasunen sendatzeko dohaina  emaiten dio. Tokia biziki bisitatua erlixio pesten karietarat. Hastapenean iturria bada bakarrik, berantago kripta kurutze batekin. 1886an, Bastidar batek, Iribarne jaunak, kapera eraikitzen du. Clarença-ko Andrea kapera deitua da, kultoari ez da sekula idekia izan. 1938an apezpikutzari emana zaio, ez dute obrarik eginen. Duela guti arte prosezio leku garrantzitsua da Jondoni Joane egunean. 1999an, herriko etxea kaperaz jabetzen da libera sinboliko batentzat herritar batzuek berritu nahi baitute. « Clarença-ko kapera » elkartea 2001an sortzen da, obrak hasten dira 2014an bukatzeko.