Langues > FR / EU / GAS
Logo

CLARENZA-RI BURUZ

Clarenza, ahozkotasunaren bastida elkartea 2017ko martxoaren 31an sortua izan da.
LagunArte konpainiatik heldu da.

Lurraldeko herritarrekin partekatua den kreazio artistikoaren bidez Bastidaren argitan ezartzeko eta ondareen (materiala eta imateriala) begiratzeko lehia duten aktoreak (herritarrak, elkarteak, partaide publiko eta pribatuak…) biltzen ditu.
Clarenzak idazle, aktore, dantzari, olerkari, musikari, kantari, amesten eta kondatzen duen izaki bat bilakatzeko ahala eman behar dio bakoitzari. Bakoitza historia kolektibo honen lekuko bilaka dadin.

Proiektu anbiziotsua eraiki nahi dugu. Elkarretaratze kultur zentroen labelak koadro aberats eta zorrotzean jarrarazten gaitu. Helburua da urte osoan eremaiten den arte eta kultur proiektu baten inguruan ikerketa, kreazio eta elkarretaratze ekintzen garatzea.

Artistak egonaldien egiterat gomitatzen ditugu eta herritarrekin eta herriko lekuekin sorkuntza lagunduko dituzten baldintzak plantan ezartzen ditugu. Lau proiektu sortu dira jadanik (Cheminement, Hospitalités, Helix, Zina) eta beste bi obretan dira (Itoiz protokoloa eta Miresgarriak). Urte guziz bi denboraldi azkar antolatzen ditugu : « Larrazkenean » tokian berean sortu proiektuak argitan ezarriak dira ; « Primaderan » kanpotik jin ahots ikaragarriak entzuten dira.

2016eko abendoan Elkarretaratze kultur zentroen komisio nazionalak « Clarenza, ahozkotasunaren bastida » proiektuaren kondutan hartzea Kultur ministerioari proposatu dio. 2017ko martxoan, ministerioak onartu du.

AHOZKOTASUNA

Clarenza-ren hari nagusia ahozkotasuna da.
Musika gure funtsezko hizkuntza da eta ahotsa nagusi da.
Ahozkotasunak munduan nola kokatzen garen aipatzen du.
Ahozkotasuna gure ahotik ateratzen den guzia da, bainan ere entzuten dugun guzia, ikasi eta ikasten dugun guzia, transmititzen dugun guzia, errepikatzen dugun guzia eta sortzen dugun guzia.
Clarenza-k asmatzea, xerkatzea, elkarretaratzea, transmititzea, sortzea, haztarnen uztea, munduaren entzumen eta ikuspegi baten partekatzea, idekia eta kuriosa izaitea hitzematen du.

EKIPA

Zuzendari artistikoa eta programazioa : Kristof Hiriart
Ekintzen zuzendaria : Christine Garay
Administrazio orokorra : Annick Irungaray
Komunikazio eta mediazio arduraduna : Maite Garra
Diseinu grafikoa : Marga Berra Zubieta

PARTAIDEAK

Kultur Ministerioa
Akitania-Berri-ko DRAC
Akitania-Berri-ko eskualdea
Pireneo-Atlantiko departamendu kontseilua
Euskal Hirigunea
Bastidako Herriko Etxea
Elkarretaratze kultur zentroen elkartea (ACCR)

LAGUNTZAILEAK

Clarenza sustenga ezazue !

Bere misioen eramaiteko, Clarenza-k proeiktu anitzer haien gustu eta interesen arabera lotuko diren partaide publiko eta pribatuak xerkatzen ditu.Mezenas-ari buruzko legeari esker, enpresek emaitzen %60 kentzen ahal dute enpresen inposari (4 urtez gibelatzea posible da). Adibidez, 5000 euroko emaitza egiazki 2000 euro kosta da enpresarentzat, 3000 euroko inposa kentzearekin. Zerga abantail horrez gain, Clarenza-k beste abantaila anitz proposatuko ditu bere laguntzaileei.

Clarenza-ren proiektuaren iguruan partaidetza emankorra eraikitzeko zuen beha gira.

JUNTATUAK DIREN ARTISTAK

LagunArte konpainiak Clarenza-ren norabide artistikoak bultzatzen ditu.
2001an Kristof Hiriart kantu eta perkusio joleak sortu duen musika konpainia Bastidan instalatu da 2013an herriaren 700 urteak, 700 ilargiak, ospatu eta. LagunArte kontzertu eta ikusgarriak sortzen eta hedatzen ditu Euskal Herrian, Frantzian, Europan eta munduan : 12 musikari biltzen dituen Organik Orkeztra, Bilika eta Hermeto bikoteak, eta haurrendako den Mokofina ikusgarria. Liburuak eta diskak argitarazten ditu konpainiak « LagunArte produkzioak » label pean. Transmisioa gogoko du ere, pedagogia ekintzak eta formakuntzak proposatuz profesional eta amaturrei. Bestalde, konpainiak Bastidan kokatzen den grabatze studioa pentsatu eta kudeatzen du.

Pigna-ko Voce kultur zentroa

Athénor, hedapen eta kreazio eszena ibiltaria